Sakatu hizketarako-ri buruz
Push to talk (PTT) (sareko zerbitzua) denbora errealeko
IP sare bidezko ahots zerbitzu bat da, sare zelularra
erabiltzen duena. PTT ahots komunikazio zuzena
hornitzen du, tekla bakar bat sakatuz. Erabili PTT
pertsona batekin edo talde batekin hitz egiteko.
PTT erabiltzeko, aurretik PTT ezarpenak zehaztu behar
dituzu (sargunea, PTT, SIP, XDM eta Presentzia).
Baliteke PTT zerbitzua eskaintzen duen zerbitzu
hornitzaileak ezarpenak testu mezu berezi batean
bidaltzea. Bestela, erabili Ezarpenen morroia
aplikazioa PTT konfiguratzeko, zerbitzu hornitzaileak
onartzen badu. PTT aplikazioari buruz informazio
gehiago jasotzeko, ikus gailuaren erabiltzailearen gida
edo Nokia tokiko webgunea.
SH komunikazioan, pertsona batek hitz egiten du
besteek bozgorailu txertatuarean bidez entzuten
duten bitartean.
Hiztunek txandaka hitz egiten dute batak besteari
erantzuteko. Taldeko pertsonek banaka bakarrik hitz
egin dezakete, horregatik hizketa txandaren
gehienezko iraupena mugaturik dago. Gehienezko
iraupena 30 segundutakoa izan ohi da. Zure
sarearentzako hizketa txandei buruzko xehetasunak
ikusteko, zure zerbitzu hornitzailearekin
harremanetan jar zaitez.
Telefono deiak sakatu hizketarako jardueren gaineko
lehentasuna dute.