Gonbidapen bat onartu
Norbaitek bideoa partekatzeko gonbidapen bat
bidaltzen dizunean, gonbidapen mezuan igorlearen
izena eta SIP helbidea agertzen dira. Zure telefonoa
isilean ezarrita ez badago, gonbidapen bat jasotzen
duzunean soinua egingo du.
Norbaitek gonbidapen partekatu bat bidaltzen badizu
eta UMTS sarearen estalduran ez bazaude, ez duzu
gonbidapen bat jaso duzula jakingo.
Gonbidapen bat jasotzen duzunean, honako hauetatik
aukeratu:
•
Bai
— Gonbidapena onartu eta partekatze sesioa
aktibatu.
•
Ez
— Gonbidapena errefusatu. Igorleak mezu bat
jasotzen du zuk gonbidapena ukatu duzula esanez.
Bukatzeko tekla sakatu dezakezu ere gonbidapena
errefusatzeko eta ahots deia bukatzeko.
Gailuaren bideoa mututzeko, aukeratu
Aukerak
>
Mututu
.
Bideoa jatorrizko bolumenean erreproduzitzeko,
aukeratu
Aukerak
>
Jatorrizko bolumena
. Honek ez
du telefono deien audio erreprodukzioan eragina.
Partekatzea amaitzeko,
Gelditu
aukeratu. Deia
amaitzeko, amaitu tekla sakatu. Deia amaitutakoan
partekatzea ere amaitu egiten da.