Bideoak partekatzeko
eskakizunak
Bideoak partekatzeko UMTS konexio bat beharrezkoa
da. Zerbitzuaren, UMTS sare eskuragarritasunaren eta
zerbitzua erabiltzeagatik aplikatutako tarifen
inguruko informazio gehiagorako, jar zaitez zure
zerbitzu hornitzailearekin harremanetan.
Bideoa partekatzea erabiltzeko egin beharreko
pausoak:
• Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria
dagoela ziurtatu.
• UMTS konexio aktibo bat daukazula eta UMTS
sarearen estalduran zaudela ziurtatu. UMTS sarea
bideoa partekatu bitartean uzten baduzu,
partekatzea amaitu egingo da baina ahots-
deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
• Igorlea eta hartzailea UMTS sarean erregistratuta
daudela ziurtatu. Norbait partekatze saio batera
gonbidatzen baduzu eta hartzailearen telefonoa
UMTS sarearen estalduran ez badago, bideo
partekatzea instalatua ez badauka edo
pertsonarteko konexioa ezarria ez badu, hartzaileak
ez du gonbidapenik jasoko. Hartzaileak
64
Telefonoa
gonbidapena ezin duela onartu adierazten duen
errore mezu bat jasoko duzu.