
Bideo-deiei buruz
Bideo-dei bat egin ahal izateko, UMTS sarearen
estalduran egotea beharrezkoa da. Bideo-dei
zerbitzuen eskuragarritasunari eta harpidetzari buruz
gehiago jakiteko, jarri harremanetan zure zerbitzu-
hornitzailearekin. Hitz egiten duzun bitartean,
denbora errealean, zure eta hartzailearen arteko bi
noranzkoko bideoa ikus dezakezu, hartzaileak gailu
bateragarri bat badauka. Telefonoko kamerak
grabatzen duen bideoa bideo-deiaren hartzaileari
erakusten zaio. Bideo-dei batean bi parte-hartzaile
egon daitezke soilik.