Ahots-komandoak
.
Jasotako mezuak ozenki irakurri ditzan, aukeratu
Mezu-irakurgailua
.
Uneko ordua entzuteko, hautatu
Erlojua
. Uneko data
entzuteko, desplazatu behera.
Ahots laguntza erabiltzen ari zaren bitartean egutegi
alarma iraungitzen bada, aplikazioak egutegiaren
edukia ozenki irakurtzen du.
Aukera eskuragarriak entzuteko, hautatu
Aukerak
.
Ahots-komandoak
Aukeratu
Menua
>
Aginte panela
>
Telefonoa
>
Ahots-komd.
.
Ahots-komandoak erabili telefono deiak egiteko eta
aplikazioak, profilak edo gailuko beste funtzioak
irekitzeko. Ahots-egiaztapena abiatzeko, eduki
sakatuta isilarazteko tekla.
Telefonoak Kontaktuetan dauden sarrerentzako eta
Ahots-komando aplikazioan dauden sarreretarako
ahots-etiketak sortzen ditu. Ahots-komando bat
esaten denean gailuak esandako hitzak gailuan
gordetako ahots-etiketarekin konparatu egiten ditu.
Ahots-komandoak ez dira hiztunaren araberakoak;
izan ere gailuko ahots-egiaztapena erabiltzaile
nagusiaren ahotsera egokitzen da ahots-komandoak
hobeto igartzeko.