Telefonoa zaintzea
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko
produktu bat da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo
proposamen hauek garantiaren estaldura babesten
lagunduko dizute.
• Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak
eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek,
zirkuitu elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak
izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera
bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri
baino lehen.
• Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez
betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri
elektronikoak honda daitezke.
• Ez ezazu gorde telefonoa tenperatura hotzak edo
altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek gailu
elektronikoen iraupena laburtu, bateriak hondatu
eta plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.
Telefonoa tenperatura hotzetik bere tenperatura
normalera iristen denean, barruan hezetasuna sor
daiteke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak
honda ditzake.
• Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den
modu batean zabaltzen saiatu.
• Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu
edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz
gero, barruko zirkuituen plakak eta atal
hauskorrenak apur daitezke.
• Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk,
disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa
garbitzeko. Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia
telefonoaren azala garbitzeko.
• Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal
mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia
galarazi dezake.
• Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako
ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko
antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua
hondatu eta irrati tresnen araudien urratze bat
suposa ditzakete.
• Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire
librean.
• Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun-
kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak,
esaterako.
• Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen
etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta
ken iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria,
kargagailu edo beste edozein osagarrirentzat.