Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-
arauak betetzen ditu baldin eta modu egokian
erabiltzen bada edo belarritik honako gutxieneko
tartea mantentzen bada: 2,2 zentimetro (7/8
hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro babesle,
gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan
behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako
distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate
honeko sare konexioa beharrezkoa da. Datu-
fitxategiak edo mezuak beranduago bidaliko dira
horrelako konexioren bat eskuragarri egon arte.
Jarraitu tarteari buruzko argibideak transmisioa
amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira.
Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez
itzazu jarri kreditu txartelak edo beste biltegiratzeko
modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela,
gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.