Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki
instalatutako edo gaizki babestutako sistema
elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola,
erregaiaren injekzio elektronikoetan, balazten
blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan,
abiaduraren kontrol elektronikoetan edo airbag
sistemetan. Informazioa lortzeko, egiaztatu autoaren
edo honen ekipamenduaren fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak
eta ibilgailuetan instalatu. Behar bezala instalatu edo
erabili ezean, arriskuak sor daitezke eta bermea
baliogabe daiteke. Egiaztatu erregularki ibilgailuan
instalatutako hari gabeko osagarriek behar bezala
funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido
sukoiak, gasak edo material lehergarriak telefonoa,
haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki
berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten
dela. Ez jarri telefonoa edo osagarriak airbag-a aterako
den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko
gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan
daiteke hegazkinaren funtzionamendurako eta legez
kanpokoa izan daitekeelako.