Entzuteko aparatuak
Gailu mugikor digital batzuek audiofono batzuetan
eragina izan dezakete.
Mugikor modelo honek, entzumen aparatuekiko
bateragarritasunari dagokion FCCko arautegia
betetzen du. Arautegi hauek betetzen dituzten
telefonoek M3 edo balio altuagoko mikrofonoa behar
dute. Telefonoaren M balioa kaxan agertzen da. M balio
altuagoak orokorrean zera azaltzen du, gailu modelo
horrek RF igorpen maila baxuagoa daukala; kasu
horretan, ziurrenez, gailuak audiofono batzuekin
funtzionatuko du. Audiofono batzuk beste batzuk
baino errazago jasotzen dituzte interferentziak. Jarri
harremanetan otorrinolaringologoarekin zure
audiofonoak telefono honekin funtzionatuko duen
zehazteko. Eskuragarritasunari buruzko informazio
gehiago jasotzeko, zoaz www.nokiaaccessibility.com
helbidera.