Nokia E75 - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko

telefonoa (E)GSM 850, 900, 1800 eta 1900 sareak eta

UMTS 900/1900/2100 HSDPA sareak erabiltzeko

homologatuta dago. Sareei buruzko informazio

gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-

hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari onartzen ditu eta,

ordenagailuak bezala, birusen eta bestelako eduki

kaltegarrien eraginpean egon daiteke. Mezu,

konektibitate eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu

berezia izan. Instalatu eta erabili soilik segurtasun eta

babes egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako

zerbitzu eta softwareak, hala nola, Symbian Signed

ziurtagiria duten aplikazioak edo Java Verified™

azterketa gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari

7

Se

gu

rtasuna

background image

konektatutako edozein ordenagailutan birus kontrako

edo bestelako segurtasun softwarea instalatzea

gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko

hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea;

beraz, hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan

dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin

afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen inolako

erantzukizunik bere gain hartzen. Gune hauetan

sartzen bazara, kontutan hartu segurtasuna eta

edukiak.

Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik

erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu

telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak

interferentziarik edo arriskurik sor badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta

errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen

pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright

eskubideak barne. Copyright babesa dela eta,

argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu,

aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita

egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren

segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz

gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu

horren erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari

buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu

produktu bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez

izatea.

Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko

informazio garrantzitsu gehiago izateko.