Nokia E75 - VPN sarguneak editatzea

background image

VPN sarguneak editatzea

Hautatu

Menua

>

Aginte panela

>

Ezarpenak

eta

Konexioa

>

Helburuak

.

Sargune bat zure telefonoak sareari konektatzeko

erabiltzen duen puntua da. Posta elektronikoa eta

multimedia zerbitzuak erabiltzeko, edo webguneetan

nabigatzeko, hasteko zerbitzu hauen sarguneak

konfiguratu behar dituzu. Sare pribatu birtualen (VPN)

sarguneek VPN politikak interneteko sargune

arruntekin parekatzen dituzte konexio seguruak

sortzeko.
Baliteke zure zerbitzu hornitzaileak gailuarentzako

sargune batzuk edo guztiak aurretik ezarri izana, eta

zu haiek sortzeko, editatzeko edota ezabatzeko gai ez

izatea.
Hautatu helmuga bat eta

Aukerak

>

Editatu

, eta

definitu hurrengoa:

Konexioaren izena

— Idatzi izen bat VPN

sargunearentzat.

VPN arautegia

— Hautatu interneteko

sargunearekin parekatuko den VPN politika.

Interneteko sarbidea

— Hautatu VPN

politikarekin parekatu beharreko interneteko

sargunea datu transferentziak burutzeko konexio

seguruak sortzeko.

Proxy zerbitzar. helbidea

— Idatzi sare

pribatuaren proxy zerbitzariaren helbidea.

Proxy atakaren zenbakia

— Idatzi proxy ataka

zenbakia.

Sarbidea erabili

— Hautatu sargune hau

erabiltzen duten konexioak automatikoki ezarri

behar diren.

Baliteke ezarpen eskuragarriak ezberdinak izatea.
Ezarpen zuzenak ezagutzeko, jarri harremanetan zure

enpresaren informatika sailarekin.