Segurtasuna
Jarraibide erraz hauek irakurri. Jarraibideok ez
betetzea arriskutsua edo legez kanpokoa izan daiteke.
Informazio gehiago behar izanez gero,
erabiltzailearen gida osoa irakurri.
MODU SEGURUAN PIZTU
Ez piztu telefonoa haririk gabeko telefonoak
erabiltzea debekatuta baldin badago edo
interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.
ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA
GARRANTZITSUENA
Herri bakoitzeko arau guztiak bete.
Gidatzeko orduan, eskuak beti libre eduki
autoa gidatzeko. Gidatzen ari zarenean,
errepidean kontuz ibiltzea da
garrantzitsuena.
INTERFERENTZIAK
Haririk gabeko telefono guztiek
interferentziak jasan ditzakete, eta horrek
telefonoaren jarduna kaltetu dezake.
DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI
Telefonoa erabiltzeko murrizketa guztiak
bete. Hegazkinetan eta medikuntzako
tresneria, erregai, produktu kimiko edo
leherketen arriskua duten guneen inguruan
telefonoa itzali.
ZERBITZU HOMOLOGATUA
Langile homologatuek bakarrik instalatu
edo konpondu dezakete telefonoa.
OSAGARRIAK ETA BATERIAK
Osagarri eta bateria onartuak soilik erabili
behar dira. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
URAREKIKO ERRESISTENTZIA
Zure telefonoak ez du urarekiko
erresistentziarik. Lehor manten ezazu.