adierazleak
Telefonoa UMTS sare batean erabiltzen ari da
(sare zerbitzua).
Bateria karga maila. Barra zenbat eta handiago
izan, orduan eta indartsuagoa izango da
bateria karga.
Mezularitzako Sarrera ontzia karpetan irakurri
gabeko mezu bat edo gehiago dauzkazu.
Mezu elektroniko berri bat jaso duzu urruneko
postontzian.
Mezularitzan Irteerako ontzia karpetan bidali
beharreko mezuak daude.
Dei galdu bat edo gehiago daukazu.
26
Nokia E75 - Oinarrizkoak
Telefonoaren teklak blokeatuta daude.
Alarma bat aktibo dago.
Modu isila aktibatu duzu eta telefonoak ez du
soinurik egingo dei edo mezu bat
jasotzerakoan.
Bluetooth konexioa aktibatuta dago.
Bluetooth konexio bat ezarri da. Adierazleak
dardara egiten duenean, telefonoa beste
batekin konektatzen saiatzen ari dela esan
nahi du.
GPRS datu-pakete konexio bat eskuragarri
dago (sare zerbitzua). Ikonoa bada,
konexioa aktibo dago. Ikonoa bada,
konexioa zain dago.
EGPRS datu-pakete konexio bat eskuragarri
dago (sare zerbitzua). Ikonoa bada,
konexioa aktibo dago. Ikonoa bada,
konexioa zain dago.
UMTS datu-pakete konexio bat eskuragarri
dago (sare zerbitzua). Ikonoa bada,
konexioa aktibo dago. Ikonoa bada,
konexioa zain dago.
Abiadura handiko beherako esteka pakete
sarrera (HSDPA) onartuta eta eskuragarri dago
(sare zerbitzua). Ikonoa eskualdeen arabera
aldatu lezake. Ikonoa bada, konexioa aktibo
dago. Ikonoa bada, konexioa zain dago.
Telefonoari hari gabeko LAN konexioak
bilatzeko agindu diozu, eta badago WLAN
konexio bat erabilgarri.
WLAN konexio bat aktibo dago enkriptatu
gabeko sare batean.
WLAN konexio bat aktibo dago enkriptatutako
sare batean.
Telefonoa USB datu kable baten bidez
ordenagailu batera konektatuta dago.
Bigarren telefonoko linea erabiltzen ari da
(sare zerbitzua).
Dei guztiak beste zenbaki batera bidaltzen
dira. Telefonoan bi linea badituzu, zenbaki
batek aktibo dagoena erakutsiko dizu.
Entzungailu bat telefonora konektatuta dago.
Autoko kit eskulibre bat telefonora
konektatuta dago.
Audifono egokitzaile bat telefonora
konektatuta dago.
27
Nokia E75 - Oinarrizkoak
Testu telefono bat telefonora konektatuta
dago.
Telefonoa sinkronizatzen ari da.
Sakatu hizketarako konexio bat abian
daukazu.
Sakatu hizketarako konexioa ez gogaitu
moduan dago, telefonoaren dei-tonu mota
Behin bip egin
edo
Isilik
gisa ezarrita
dagoelako, edo dei bat egiten edo jasotzen ari
zarelako. Modu honetan ezin dituzu PTT
(sakatu hizketarako) deiak egin.