Nokiaren Interneteko Irratia aplikazioarekin (sare
zerbitzua), interneten eskuragarri dauden irrati kateak
entzun daitezke. Irrati kateak entzuteko, hari gabeko
LAN (WLAN) edo datu-paketeen sarguneak zehaztuta
egon behar du zure telefonoan. Irrati kateak
entzuterakoan, datu kopuru handiak igortzen dira zure
zerbitzu-hornitzailearen sarearen bidez. Konektatzeko
modu gomendatua WLAN da. Zerbitzu-
hornitzailearekin egiaztatu iraupenak eta datu-
zerbitzuen kuotak beste konexio batzuk erabili
aurretik. Adibidez, tarifa finkoko datu-plan batek datu
kopuru handiak hedatzeko aukera ematen du, hilero
zenbateko jakin bat ordainduz.