
Nokiaren Bideo Zentroarekin (sareko zerbitzua),
bideoak deskargatu eta haiekin airetik lan egin
dezakezu Interneteko bideo zerbitzu
bateragarrietatik, datu-paketeak edo haririk gabeko
LANa (WLAN) konexioa erabiliz. Halaber, bideoak
ordenagailu bateragarri batetik telefonora transferi
eta Bideo Zentroan ikus daitezke.
Bideoak deskargatzeko datu-paketeen sarguneak
erabiltzeak zure zerbitzu-hornitzailearen saretik datu
kantitate handiak bidaltzea esan nahiko luke. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo
ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
Zerbitzu-hornitzaileek dohako edukiak eskein
ditzakete baina baita gastuak kargatu ere. Prezioa
zerbitzuan egiaztatu edo zerbitzari-
hornitzaileagandik lortu.