E-maila konfiguratu
Posta elektronikorako laguntzailearekin, zure
enpresaren kontu elektronikoa konfigura dezakezu,
adibidez, Mail for Exchange edo zure Interneteko kontu
elektronikoa.
Enpresako posta elektronikoa konfiguratzen
duzunean, baliteke zure helbide elektronikoarekin
lotuta dagoen zerbitzariaren izena galdetzea. Jar
zaitez harremanetan zure enpresaren TI sailarekin
zure enpresako posta elektronikoa konfiguratzen hasi
aurretik.
Posta elektronikoa konfiguratzerakoan, baliteke
zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan jar behar
izatea kontu elektronikoko mota (POP edo IMAP)
lortzeko.
1. Laguntzailea abiarazteko, zoaz hasiera-pantailara
eta aukeratu Posta elektronikorako laguntzailea.
2. Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza.
Laguntzaileak ezarpenak automatikoki
konfiguratu ezin baditu, kontu elektroniko mota
eta lotutako kontuaren ezarpenak sartu behar
dituzu.
Telefonoak posta elektronikorako bezero gehiago
baditu, Posta elektronikorako laguntzailea abiarazten
duzunean eskainiko zaizkizu.