Nokia E75 - Mail for Exchange

background image

Mail for Exchange

Mail for Exchange zerbitzuarekin laneko posta

telefonoan jaso dezakezu. Mezu elektronikoak irakur

eta erantzun ditzakezu, eranskinak ikusi eta editatu,

egutegiko informazioa ikusi, bilera eskaerak jaso eta

erantzun, hitzorduak antolatu eta kontaktuen

informazioa ikusi, gehitu eta editatu.

ActiveSync
Mail for Exchange aplikazioaren erabilera PIM datuen

hari gabeko sinkronizaziora mugatuta dago Nokia

telefonoaren eta baimendutako Microsoft Exchange

zerbitzarien artean.
Mail for Exchange instalatu ahal izateko zure

konpainiak Microsoft Exchange Server erabili behar du.

Honez gain, zure enpresako informatika teknikariak

Mail for Exchange aktibatu behar du zure kontuan.
Mail for Exchange instalatu aurretik ziurtatu

ondorengoak badituzula:
• Enpresako posta elektronikoaren IDa
• Zure lantokiko sarean sartzeko erabiltzaile izena
• Zure lantokiko sarearen pasahitza
• Zure sareko domeinuaren izena (jarri harremanetan

zure enpresako IKT sailarekin)

• Zure Mail for Exchange zerbitzariaren izena (jarri

harremanetan zure enpresako IKT sailarekin)

Baliteke informazio gehiago sartu behar izatea; hau

zure enpresaren Mail for Exchange zerbitzariaren

konfigurazioaren araberakoa da. Ez baduzu informazio

zuzena, jarri harremanetan zure enpresako IKT

sailarekin.

Mail for Exchange zerbitzuarekin blokeo-kodearen

erabilera derrigorrezkoa izan daiteke. Telefonoaren

blokeo-kode lehenetsia 12345 da, baina agian

enpresako informatika teknikariak beste bat zehaztu

du.
Mezularitza ezarpenetan Mail for Exchange profila eta

ezarpenak ikus eta alda ditzakezu.