Mezularitza
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
.
Mezularitzan (sare zerbitzua), testu-mezuak,
multimedia mezuak, audio mezuak eta mezu
elektronikoak bidal eta jaso ditzakezu. Web zerbitzuko
mezuak, hartzaile anitzeko mezuak eta datuak
dituzten mezu bereziak ere jaso ditzakezu, eta
zerbitzu-komandoak bidal ditzakezu.
Mezuak bidali edo jaso aurretik, hurrengoa egin
beharko duzu:
• Sartu baliozko SIM txartela telefonoan eta kokatu
zaitez sare mugikor baten zerbitzuko eremuan.
• Egiaztatu sareak erabili nahi dituzun funtzioak
onartzen dituela eta hauek zure SIM txartelean
aktibatuta daudela.
• Zehaztu telefonoan Interneteko sargunearen
ezarpenak.
• Zehaztu telefonoan kontu elektronikoaren
ezarpenak.
• Zehaztu telefonoan testu-mezuaren ezarpenak.
• Zehaztu telefonoan multimedia mezuaren
ezarpenak.
Telefonoak SIM txartel hornitzailea hauteman lezake
eta mezuaren zenbait ezarpen automatikoki konfigura
litzake. Bestela, konfiguratu ezarpenak eskuz edo jarri
harremanetan zure zerbitzu-hornitzailearekin
ezarpenak konfiguratzeko.