konfigurazioa
Hautatu
Menua
>
Aginte panela
>
Telefonoa
>
Gailu-kudtzl.
.
Gailuen kudeatzailearekin telefonoko ezarpenak,
datuak eta softwarea urrunetik kudea ditzakezu.
Zerbitzari batera konekta zaitezke telefonoko
konfigurazio-ezarpenak jasotzeko. Zerbitzu
hornitzaileak edo enpresako informazio kudeaketa
sailak zerbitzarien profilak eta konfigurazio-ezarpenak
bidal diezazkizukete. Konfigurazio-ezarpenek
telefonoko aplikazioek erabiltzen dituzten konexio-
ezarpenak edo bestelako ezarpenak izan ditzakete.
Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.
Urruneko konfiguraziorako konexioa zerbitzariak
abiarazi ohi du, telefonoaren ezarpenak eguneratu
behar direnean.
Zerbitzariaren profil bat sortzeko, hautatu
Aukerak
>
Zerbitzari-profilak
>
Aukerak
>
Zerbitzari-profil
berria
.
Zerbitzu-hornitzaileak konfigurazio-mezu bat ere
bidal diezazuke ezarpenekin. Honela ez bada, zehaztu
datu hauek:
•
Zerbitzariaren izena
— Idatzi konfigurazio-
zerbitzariaren izena.
21
La
guntza bilatu
•
Zerbitzariaren IDa
— Idatzi konfigurazio-
zerbitzariaren ID errepikaezina.
•
Zerbitzariaren pasahitza
— Idatzi telefonoa
zerbitzarian identifikatzeko pasahitza.
•
Sarbidea
— Hautatu konektatzeko erabili
beharreko sarbide puntua edo sortu sarbide puntu
bat. Konektatzen zaren bakoitzean sarbide puntua
aukeratzeko eskatzea hauta dezakezu. Datu-
eramailetzat
Internet
hautatzen baduzu soilik
izango duzu ezarpen hau eskuragarri.
•
Ostalariaren helbidea
— Idatzi konfigurazio-
zerbitzariaren web helbidea.
•
Ataka
— Idatzi zerbitzariaren ataka-zenbakia.
•
Erabiltzailearen izena
eta
Pasahitza
— Idatzi
konfigurazio-zerbitzarian dituzun erabiltzaile-
izena eta pasahitza.
•
Baimendu konfigurazioa
— Hautatu
Bai
zerbitzariari konfigurazio-saioa abiaraztea
baimentzeko.
•
Onartu auto. esk. denak
— Hautatu
Bai
konfigurazio-saioa abiaraztean zerbitzariak
baieztapenik eskatzea nahi ez baduzu.
•
Sare-autentifikazioa
— Hautatu http
autentifikazioa erabili ala ez.
•
Sare-erabiltzailearen iz.
eta
Sare-
pasahitza
— Idatzi autentifikaziorako erabiltzaile-
izena eta pasahitza.
Sare-autentifikazioa
erabiltzea hautatzen baduzu soilik izango duzu
ezarpen hau eskuragarri.
Zerbitzarira konektatzeko eta telefonoaren
konfigurazio-ezarpenak jasotzeko, hautatu
Aukerak
>
Konfigurazioa hasi
.
Hautatutako profilaren konfigurazio-erregistroa
ikusteko, hautatu
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
.
Telefonoaren softwarea hari gabeko konexio bidez
eguneratzeko, hautatu
Aukerak
>
Eguneratzeak
bilatu
. Eguneratzeak ez ditu zure ezarpenak
ezabatzen. Telefonoan eguneratze-paketea
jasotakoan, jarraitu pantailako argibideak. Instalazioa
osatutakoan telefonoa berrabiarazi egiten da.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate
handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula
egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta
larrialdi deietarako ere, instalazioa amaitu eta
telefonoa berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen
segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea
eguneratu aurretik.