Erabili gabeko
memoria
Datu mota desberdinetarako zenbat memoria libre
dagoen ikusteko, aukeratu
Menua
>
Bulegoa
>
Fitxat.-kud.
.
Telefonoko funtzio askok memoria erabiltzen dute
datuak gordetzeko. Telefonoak memoria gutxi
geratzen dela jakinarazten du.
Memoria libre uzteko, transferitu datuak beste
memoria batera (ahal bada) edo ordenagailu
bateragarri batera.
Behar ez dituzun datuak ezabatzeko, erabili Fitxategi
kudeatzailea edo dagokion aplikazioa. Elementu
hauek ezaba daitezke:
• Mezularitza karpetan dauden mezuak eta
postontzitik jaitsitako mezu elektronikoak.
• Gordetako webguneak
• Kontaktuen informazioa
• Egutegiko oharrak
• Aplikazio kudeatzailean agertzen diren baina
erabiltzen ez diren aplikazioak
• Instalatutako aplikazioen instalazio fitxategiak (.sis
edo .sisx fitxategi luzapenekin). Instalazio
fitxategien babeskopia egin ordenagailu
bateragarri batean.
• Galerian dauden irudiak eta bideoklipak. Egin
fitxategien babeskopiak ordenagailu bateragarri
batean Nokia PC Suite aplikazioaren bidez.
24
La
guntza bilatu