WLAN morroia
Hautatu
Menua
>
Aginte panela
>
Konektibitat.
>
WLAN lagun.
.
WLAN morroiak hari gabeko LAN sareak aurkitzen eta
haietara konektatzen laguntzen dizu. Aplikazioa
irekitzen duzunean telefonoa eskuragarri dauden
WLAN sareak bilatzen hasten da eta zerrenda batean
bistaratzen ditu.
Hautatu
Aukerak
eta hurrengoetatik:
•
Freskatu
— Eguneratu WLAN sare eskuragarrien
zerrenda.
•
WLAN sareak filtratu
— Iragazi aurkitutako
sareen zerrendako WLAN sareak. Aplikazioak WLAN
sareak bilatzen dituen hurrengo aldian,
hautatutako sareak iragazi egingo dira.
•
Hasi nabigatzen
— Hasi Weba arakatzen WLAN
sarearen sarbide puntua erabiliz.
•
Jarraitu nabigatzen
— Web-a arakatzen jarraitu
momentuan aktibo dagoen WLAN konexioa
erabiltzen.
•
WLAN deskonektatu
— Deskonektatu WLAN
sarerako konexio aktiboa.
•
Xehetasunak
— Ikusi WLAN sarearen xehetasunak.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN
konexioaren segurtasuna hobetzeko, kodeketa-
metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat
erabiltzeak inor zure datuetan baimenik gabe sartzeko
arriskua murrizten du.
Erabili WLAN morroia hasierako pantailan
Hasierako pantailan, WLAN morroiak zure WLAN
sareetarako konexioen eta sareen bilaketaren egoera
erakusten ditu. Modu lehenetsian WLAN morroia
hasierako pantailan aktibatuta ez badago, hasierako
pantailaren ezarpenetan aktiba dezakezu. Eskuragarri
dauden aukerak ikusteko, estatusa erakusten duen
lerroa aukeratu. Egoeraren arabera, web arakatzailea
WLAN konexioa erabiliz abiaraz dezakezu, sareko
deien zerbitzura konekta zaitezke, WLAN saretik
deskonekta zaitezke, WLAN sareak bila ditzakezu edo
sareen bilaketa gai edo desgai dezakezu.
WLAN sareen bilaketa desgaituta badago eta inongo
WLAN sarera konektatua ez bazaude,
WLAN
bilatzailea itzalita
agertzen da hasierako pantailan.
WLAN sareen bilaketa gaitzeko eta WLAN sare
eskuragarriak bilatzeko, hautatu egoera erakusten
duen lerroa.
WLAN sare eskuragarriak bilatzen hasteko, hautatu
egoera erakusten duen lerroa eta
WLANen bila
.
WLAN sareen bilaketa desgaitzeko, hautatu egoera
erakusten duen lerroa eta
WLAN bilatzailea itzali
.
Hasi nabigatzen
edo
Honetarako erabilia
hautatzen
denean, WLAN morroiak sarbide puntu bat sortzen du
automatikoki hautatutako WLAN sarearentzako.
135
Ko
ne
xioa
Sarbide puntua WLAN konexioa behar duten beste
aplikazioekin ere erabil daiteke.
WLAN sare seguru bat hautatzen baduzu, dagozkion
pasahitzak zehazteko eskatuko zaizu. Ezkutuko sare
batera konektatzeko, dagokion zerbitzu-
identifikatzailea (SSID) zehaztu beharko duzu.
Aurkitutako WLAN sarea sareko deien konexio
batetarako erabiltzeko, hautatu egoera erakusten
duen lerroa,
Honetarako erabilia
, nahi duzun sareko
dei zerbitzua eta erabili beharreko WLAN sarea.
Konexioaren