WLAN konexioak
WLAN bat erabiltzeko, Internet sarbide puntu bat sortu
behar duzu WLAN batean. Erabili sarbide puntua
Internet konexioa behar duten aplikazioen kasuan.
WLAN konexio bat ezartzen da WLAN sarbide puntu bat
erabiliz data konexio bat sortzen duzunean. Data
konexioa amaitzen duzunean, WLAN konexioa itxiko
da. Konexioa eskuz ere itxi dezakezu.
WLAN bat dei bat egiten zaudenean edo pakete datu
konexioa aktibo dagoenean erabil dezakezu. WLAN
sarbide puntu gailu batera baino ezin zara konektatu
aldi bakoitzean, baina aplikazio ezberdinek Internet
sarbide puntu bera erabil dezakete.
Gailua Konexirik gabeko profilean dagoenean ere
WLAN bat erabil dezakezu, eskuragarri badago.
Ziurtatu segurtasun baldintza guztiak betetzen
dituzula WLAN konexio bat ezartzean eta erabiltzean.
WLAN baten barruan eta WLAN sarbide puntu baten
eremutik kanpo gailua mugitzean, roaming funtzioak
gailua WLAN berari dagokion beste sarbide puntu bati
automatikoki konekta diezaioke. Sare berari
dagozkion sarbide eremuaren barruan zauden
bitartean, gailua sareari konektatuta egon daiteke.
Aholkua: Gailua identifikatzen duen media
sarbide kontrola (MAC) ikusteko, adibidez
gailuaren MAC helbidea WLAN router batean
konfiguratzeko, idatzi *#62209526# hasiera
pantailan. MAC helbidea agertuko da.
134
Ko
ne
xioa