Bluetoothari buruz
Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko
konexioak ahalbidetzen ditu 10 metrotara (33 oin)
dauden gailu elektronikoen artean. Bluetooth
konexioarekin irudiak, bideoak, testuak, enpresa-
txartelak eta egutegiko oharrak bidal daitezke, edo
hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen duten beste
gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-
uhinak erabiliz komunikatzen direnez, zure gailuak eta
besteek ez dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi
gailuak elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea
besterik ez da beharrezkoa. Halere, konexioan
interferentziak egon daitezke hormengatik edo beste
gailu elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke
martxan aldi berean. Esaterako, gailua aurikularretara
konektatuta badago, aldi berean fitxategiak beste
gailu bateragarri batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria
da 2.0 + EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu:
Audio banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo
kontrola, oinarrizko irudigintza, oinarrizko
inprimatzea, gailuaren IDa, telefonia sareak, fitxategi-
transferentzia, audio/bideo banaketa orokorra,
sarbide orokorra, Object Exchange orokorra,
eskulibreak, HID (Human Interface Device),
entzungailuak, Object Push, Kontaktuetrako sarbidea,
serie-ataka eta SIM sarbidea . Bluetooth teknologia
onartzen duten beste gailu batzuekiko operatibitatea
ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak
onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira
bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria
indar gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren
iraupena murrizten dute.