Nokia E75 - Widgetak

background image

Widgetak

Zure telefonoa widgetekin bateragarria da. Widgetak

deskarga daitezkeen web aplikazio txikiak dira eta

multimedia fitxategiak, albiste jarioak, eguraldi

iragarpenak etab. telefonora bidaltzen dituzte.

Instalatutako widgetak bereizita ageri dira Aplikazioak

karpetan.
Deskargatu! aplikazioa erabil dezakezu widgetak

saretik deskargatzeko.
Widgetak bateragarriak diren memoria txartel batean

ere instala daitezke (eskuragarri badago).
Widgeten sargune lehenetsia arakatzailearen berdina

da. Hondoan irekita daudenean, widget batzuek

telefonoko datuak automatikoki egunera ditzakete.
Widgetak erabiltzerakoan, datu kopuru handiak igor

daitezke zure zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez.

Datu transmisioen kostuei buruzko informazio

gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu

hornitzailearengana.