Konexio seguruak
Segurtasun adierazlea ( ) konexioa dagoen bitartean
bistaratzen bada, telefonoa eta Interneteko atebide
edo zerbitzariaren arteko datu transmisioa
kodifikatuta egongo da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka eta
edukiaren zerbitzariaren (datuak gordetzen diren
tokiaren) arteko datu igorpena segurua denik.
Zerbitzu-hornitzaileak pasagunea eta edukien
zerbitzariaren arteko datu igorpena ziurtatzen du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu batzuentzat
beharrezkoak izan daitezke, adibidez bankuen
zerbitzuak. Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela
edo zure telefonoan segurtasun ziurtagiri egokia ez
duzula jakinaraziko zaizu. Informazio gehiago
jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko
konexioa eta software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira
segurtasun gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal
izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du
eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien
administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo
fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo
"Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen badira,
ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren,
egiazta ezazu telefonoko data eta ordua zuzenak
direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta
ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela
egiazta ezazu.