
Sartu memoria-txartela
Erabili memoria-txartel bat telefonoaren memoria
gordetzeko. Telefonoaren informazioaren babeskopia
bat egin dezakezu memoria-txartelean.
Nokiak telefono honekin erabiltzeko onartu dituen
microSD txartel bateragarriak bakarrik erabili. Nokiak
onartutako industria estandarrak erabiltzen ditu
memoria-txartelentzako, halere baliteke marka batzuk
guztiz bateragarriak ez izatea. Txartel ez bateragarriek
txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda ditzakete.
11
Hasiera azkarreko gida

Gorde memoria-txartela umeek
eskuragarri izan ez ditzaten moduan.
Egiaztatu fabrikatzailearekin edo
hornitzailearekin memoria-txartelen
bateragarritasuna.
Baliteke memoria-txartel bateragarri bat salmenta
paketean izatea. Baliteke jada memoria-txartel
bateragarri bat telefonoan izatea. Honela ez bada,
jarraitu argibideak:
1. Ireki memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia.
2. Sartu memoria-txartela, txartel zirrikituan
kontaktu gunea lehenengo sartuz. Ziurtatu
kontaktu gunea telefonoaren konektoreekin
kontaktuan daudela.
3. Sartu txartela bere lekuan egon arte.
4. Itxi memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia.