Bateria kargatu
Bateria fabrikan kargatzen da partzialki. Telefonoak
bateria gutxi duela adieraziz gero, jarraitu pauso
hauek:
1. Konektatu bateria hormako hartune batera.
2. Konektatu kargagailua telefonora.
3. Telefonoak bateria beteta dagoela adierazten
duenean, deskonektatu kargagailua telefonotik
eta, ondoren, hormako hartunetik.
Bateria ez da denbora jakin batez kargatu behar eta
kargatzen ari den bitartean ere erabil dezakezu.
Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,
kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik
egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Aholkua: bateragarriak diren Nokia kargagailu
zaharrak badituzu, Nokia E75 telefonoarekin
erabil ditzakezu CA-44 kargagailu egokitzailea
kargagailuari jarriz. Egokitzailea hobekuntza
gehigarri gisa eskuragarri dagoen osagarri bat
da.
USB bidez kargatzea
USB bidez karga dezakezu horma entxufe bat
eskuragarri ez duzunean. Telefonoa USB kable batekin
kargatzen denean, kargatze denbora luzeagoa da.
USB bidez kargatzerakoan, telefonoa kargatu bitartean
ere datuak transferi ditzakezu USB kablearekin.
1. Konektatu bateragarria den USB gailu bat zure
telefonora USB kable bateragarri batekin.
Kargatzeko erabiltzen den gailu motaren arabera,
baliteke kargatzen hasi aurretik denbora igarotzea.
2. Telefonoa piztuta badago, aukeratu nahi duzun
USB modua.