Nokia PC Suite
Nokia PC Suite PC bateragarri batean instala dezakezun
aplikazio multzoa da. Nokia PC Suite leiho abiarazle
batean eskuragarri dauden aplikazio guztiak
aurkezten ditu; aplikazioak hemendik abiaraz
daitezke. Nokia PC Suite telefonoaren memoria-
txarteletik instala dezakezu.
Nokia PC Suite erabil dezakezu kontaktuak, egutegia
eta egiteko edo bestelako oharrak zure telefonotik eta
PC bateragarri batera aplikazio bat sinkronizatzeko,
esate baterako, Microsoft Outlook edo Lotus Notes.
Nokia PC Suite zure telefonoa eta bateragarriak diren
beste arakatzaileen artean laster-markak egiteko, eta
irudiak eta bideoklipak zure telefonotik PC
bateragarrietara transferitzeko.
Oharra: Kontuan izan sinkronizazio ezarpenak.
Aukeratutako ezarpenek ohiko sinkronizazio
prozesuan datuak ezabatuko diren ala ez zehazten
dute.
Nokia PC Suite erabiltzeko, Microsoft Windows XP (SP1
edo SP2) edo Windows Vista erabiltzen duen eta USB
datu kablearekin edo Bluetooth konexioarekin
bateragarria den PC bat behar duzu.
Nokia PC Suite aplikazioak ez du Macintosh inguruan
lan egitea onartzen.
Nokia PC Suite buruzko informazio gehiago lortzeko,
laguntza funtziora edo Nokia web-era jo ezazu.
Nokia PC Suite instalatzeko:
1. Ziurtatu memoria-txartela zure Nokia E75
telefonoan dagoela.
2. Konektatu USB kablea. PCak gailu berria
hautemango du eta kontrolatzaileak instalatuko
ditu. Honek zenbait minutu iraun dezake.
3. Aukeratu
Masa biltegia
USB konexio gisa. Zure
telefonoa Windows fitxategi arakatzailean disko
aldagarri gisa agertzen da.
4. Ireki memoria-txartelaren kontrolatzailearen erroa
Windowsen fitxategi arakatzailearekin eta
aukeratu PC Suite instalazioa.
5. Instalazioa hasi egin da. Jarraitu pantailan agertzen
diren argibideak.
Aholkua: PC Suite eguneratzeko, edo PC Suite
memoria-txarteletik instalatzean arazoak
badituzu, kopiatu instalazio fitxategia
ordenagailuan eta abiarazi instalazioa
ordenagailutik.
Eraginkortasunez