Nokia E75 - E-maila konfiguratu

background image

E-maila konfiguratu

Nokia Eseries telefonoak zu bezalako ordu kopurua eta

abiadura berdinean lan egiten du. Sinkronizatu posta

elektronikoa, kontaktuak eta egutegia azkar eta erraz

abiadura handiko konexioekin.
Posta elektronikoa konfiguratzean, baliteke hurrengo

informazioa eskatzea: erabiltzailearen izena, posta

elektroniko mota, sarrerako posta elektronikoaren

zerbitzaria, sarrerako posta zerbitzariaren ataka,

irteerako posta zerbitzaria, irteerako posta

zerbitzariaren ataka, pasahitza edo sargunea.
Posta elektronikorako laguntzailearekin, enpresaren

kontu elektronikoak konfigura ditzakezu, adibidez,

Microsoft Exchange, edo Interneteko kontu

elektronikoak, hala nola Google-ren posta

elektronikorako zerbitzuak. Laguntzaileak POP/IMAP

eta ActiveSync protokoloak onartzen ditu.
Enpresaren posta elektronikoa konfiguratzen ari

bazara, konfiguratzen hasi aurretik jar zaitez

harremanetan enpresaren TI sailarekin

xehetasunetarako. Interneteko posta elektronikoa

konfiguratzen ari bazara, ikus posta elektronikorako

zerbitzu-hornitzailearen webgunea

xehetasunetarako.
Posta elektronikorako laguntzailea irekitzeko, egin

ondorengoa:
1. Hasiera-pantailan, hautatu Posta elektronikorako

laguntzailea.

2. Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza.

Laguntzaileak ezarpenak automatikoki

konfiguratu ezin baditu, idatzi kontu elektroniko

mota eta lotutako ezarpenak.

Aholkua: postontzia ez baduzu konfiguratu,

sakatu posta elektronikoaren tekla Posta

elektronikorako laguntzailea abiarazteko.

Gailuak posta elektronikorako bezero gehiago baditu,

Posta elektronikorako laguntzailea abiaratzen

duzunean eskainiko zaizkizu.