Gailu eta SIM txartel segurtasuna
PIN kodea aldatzeko, aukeratu
Telefonoa eta SIM
txart.
>
PIN kodea
. Kode berriak 4-8 zenbaki izan
behar ditu. PIN kodeak SIM txartela baimendu gabeko
erabileratik babesten du eta SIM txartelarekin dator.
PIN kodea hiru aldiz segidan gaizki idazten baduzu,
kodea blokeatu egingo da eta PUK kodea erabili
beharko duzu desblokeatzeko SIM txartela berriz
erabili ahal izan aurretik.
Teklatua automatikoki blokeatzeko zehaztutako tarte
baten ondoren, aukeratu
Telefonoa eta SIM txart.
>
Tekl. autoblokleo tartea
.
Gailua automatikoki blokeatzeko eta blokeo kodea
sartu arte ezin erabili ahal izateko denbora tarte bat
ezartzeko, aukeratu
Telefonoa eta SIM txart.
>
Tel.
autoblokeo tartea
. Denbora minutuak sartu, edo
Bat
ere ez
aukeratu auto-blokeatze tartea abiatzeko.
Gailua blokeatuta dagoenean, sarrera deiak erantzun
ditzakezu eta gailuan programatutako larrialdi
zenbaki ofizialera deitzerik badago.
Blokeo kode berri bat ezartzeko, aukeratu
Telefonoa
eta SIM txart.
>
Blokeatzeko kodea
. Lehenetsitako
blokeo kodea 12345 da. Momentuko kodea sartu eta
gero berria bitan. Kode berriak 4-255 karaktere izan
ditzake. Letrak eta zenbakiak erabili daitezke eta letra
larriak zein xeheak erabili daitezke. Gailuak
jakinaraziko dizu blokeo kodea ez bada behar bezala
formateatu.