Zure helmugara ibili
Oinezkoentzako ibilbideak ez ditu trafikoaren mugak
kontuan hartzen, esaterako, norabide bakarreko
kaleak eta biratzeko debekuak, eta oinezkoentzako
guneak eta parkeak barne hartzen ditu. Bestalde,
lehentasuna ematen die oinezkoentzako bideei eta
91
Bidaiatzen
bide txikiagoei, eta autopistak eta autobideak
saihesten ditu.
Ibilbidea mapan marraztuta dago eta gezi batek
norabidea erakusten du. Puntuek ibiltzen ari zaren
norabidea erakusten dute.
Oinezkoentzako ibilbide baten luzeera gehienez 50
kilometrokoa da, eta abiaduraren muga 30 km/h-koa
da. Abiadura gaindituz gero, nabigazioa gelditu egiten
da eta mugetara itzulitakoan hasten da berriz.
Ez dago ahots gidarik oinezko nabigaziorako.
Oinez joateko lizentzia bat erosteko, aukeratu
Aukerak
>
Gehigarriak
>
Oinez
. Lizentzia
eskualdearen araberakoa da eta aukeratutako
eremuan bakarrik erabil daiteke. Lizentziak kreditu
txartel bidez edo telefono faktura bidez ordaindu
ditzakezu, zerbitzu-hornitzaileak onartzen badu.
Nabigatzen hasteko, zoaz kokapen batera, sakatu
gurpila eta aukeratu
Honaino ibili
. Zerbitzua erosten
duzunean erabili ahalko duzu.
Beste ibilbide bat aurkitzeko, aukeratu
Aukerak
>
Beste bide bat
.
Nabigazioa gelditzeko, aukeratu
Gelditu nabigazioa
.