Nokia E75 - Mapak

background image

Mapak

Mapak

Aukeratu

Menua

>

Aplikazioak

>

GPS

>

Mapak

.

Mapak aplikazioarekin, zure kokapena ikusi, hiri eta

herrialde desberdinetako mapak arakatu, helbideak

eta leku interesgarriak bilatu, leku batetik besterako

ibilbidea ezagutu eta kokapenak gorde eta gailu

bateragarrietara bidal ditzakezu. Zerbitzu

gehigarrientzako lizentziak ere eros ditzakezu,

adibidez, bidai gidak, trafikoaren informazioa eta

ahots bidezko gidaritza duen nabigazio zerbitzua.

Zerbitzu hauek ez daude eskuragarri herrialde edo

eskualde guztietan.
Mapak aplikazioa lehenengoz erabiltzerakoan,

Interneteko sargunea aukeratu beharko duzu mapak

deskargatzeko.
Zure telefonoan jadanik deskargatutako mapak

estaltzen ez duten eremu bat arakatzen baduzu, eremu

horren mapa deskargatuko da automatikoki

Interneten bidez. Zenbait mapa zure telefonoan edo

memoria txartelean eskuragarri egon daitezke. Nokia

Map Loader PC softwarea erabil dezakezu ere mapak

deskargatzeko. Nokia Map Loader bateragarria den PC

batean instalatzeko, ikus www.nokia.com/maps web

orria.

Aholkua: Datu transferentzien kostuak

saihesteko, Mapak aplikazioa Internet

konexiorik gabe erabil dezakezu ere, eta

telefonoan edo memoria txartel batean gordeta

dauden mapak araka ditzakezu.

Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean

zehaztu gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu

telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Mapak deskargatzean eta zerbitzu gehigarriak

erabiltzean, datu kantitate handiak igor daitezke zure

zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datu

transmisioen kostuei buruzko informazio gehiago

jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.