GPS zerbitzuari buruz
GPSan adierazitako koordenatuak nazioateko WGS-84
koordenatu-sistemakoak dira. Koordenatu horien
eskuragarritasuna herrialdearen arabera alda daiteke.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako
Estatu Batuetako gobernuak zuzendutakoa da, hau
izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze
lanen erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak
GPS sateliteetan egiten dituen doikuntzek eragina izan
dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean,
eta hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu
Batuetako Defentsa Zibilaren Sailean GPS politikari
buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago.
Sateliteen geometria eskasak ere zehaztasunari eragin
diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek, oztopo
naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen
erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan dezakete.
Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen
barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait
materialekin, hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko,
ez eta GPS hargailuak eta irrati zelularren sareek
adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu
edo nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta
akats batzuk izan ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
Posizionamendu metodo ezberdinak gai edo desgai
daitezke kokapen ezarpenetan.