Ibilbideen gida
Aukeratu
Menua
>
Aplikazioak
>
GPS
>
GPS
datuak
eta
Nabigazioa
.
Ibilbideen gida zeru irekian abiarazi. Leku estali batean
abiarazten baduzu, baliteke GPS hartzaileak
sateliteetatik behar duen informazio guztia ez
jasotzea.
Ibilbideen gidak iparrorratz biragarri bat erakusten du
pantailan. Puntu gorri batek helmugarako norabidea
adierazten du, eta gutxi gorabeherako distantzia
erakutsiko da iparrorratzaren barnean.
Ibilbide gidaritzak ibilbide zuzenena eta motzena
erakusten du, marra zuzen baten bidez neurtuta. Ez
dira kontutan izango bideko eraikuntzak edo oztopo
naturalak. Altitude ezberdintasunak ez dira kontutan
izango distantzia kalkulatzerakoan. Ibilbide gidaritza
mugitzen ari zarela soilik dago aktibo.
Ibilbidearen helmuga ezartzeko, aukeratu
Aukerak
>
Helmuga ezarri
eta aukeratu mugarri bat helmuga
gisa edo idatzi latitude eta longitude koordenatuak.
Bidaiarako jarritako helmuga ezabatzeko, aukeratu
Nabigazioa eten
.