Hasiera pantailan lan egitea
Hasiera pnatailan kontaktuak bilatzeko, hasi idazten
kontaktuaren izena. Hautatu nahi duzun kontaktua
proposatutako aukeren zerrendan. Baliteke funtzio
hau hizkuntza guztietan eskuragarri ez egotea.
Kontaktuari deitzeko, sakatu deitze tekla.
Kontaktuen bilaketa desgaitzeko, hautatu
Aukerak
>
Kont. bilaketa desakt.
.
Jasotako mezuak ikusteko, hautatu mezuen laukia
jakinarazpen gunean. Mezu bat irakurtzeko, hautatu
mezua. Beste atazetan sartzeko, joan eskuinetara.
Galdutako deiak ikusteko, hautatu deien laukia
jakinarazpen gunean. Dei bat itzultzeko, hautatu deia
eta sakatu deitze tekla. Dei baten egileari testu-mezu
bat bidaltzeko, hautatu dei bat, joan eskuinetara eta
hautatu
Bidali testu mez.
ekintza eskuragarrien
zerrendan.
Ahots posta entzuteko, hautatu ahots postaren laukia
jakinarazpen gunean. Hautatu nahi duzun postontzia
eta sakatu deitze tekla.
36
Berria Nokia Eseries-en