Funtsezko funtzioak
Nokia E75 telefonoak zure enpresa eta informazio
pertsonala kudeatzen laguntzen dizu. Funtsezko
funtzio batzuk hemen azaltzen dira:
Irakurri eta erantzun mezu elektronikoak
mugimenduan zauden bitartean.
Egon eguneratuta eta antolatu bilerak
Egutegia aplikazioarekin.
Kudeatu enpresako kideak eta lagunak
Kontaktu aplikazioarekin.
Deitu Internet-deien aplikazioarekin IP
ahots zerbitzuak erabiliz.
Konektatu hari gabeko LAN (WLAN) batekin
WLAN laguntzaile aplikazioa erabiliz.
Egin lan dokumentu, kalkulu-orri eta
aurkezpenekin Quickoffice aplikazioarekin.
Gehitu enpresarako aplikazio berriak Nokia
E75 telefonoan Deskargatu! aplikazioarekin.
Bilatu leku interesgarriak Mapak
aplikazioarekin.
Aldatu enpresa modutik modu pertsonalera.
Editatu hasiera pantailako itxura eta
konfigurazioa Moduak aplikazioarekin.
Arakatu enpresako intraneta Intranet
aplikazioarekin.
Mugitu kontaktuen eta egutegiaren
informazioa lehengo telefonotik Nokia E75
telefonora Transferentzia aplikazioarekin.
Egiaztatu aplikazioetarako eskuragarri
dauden eguneraketak eta deskargatu
telefonoan Aplikazio eguneraketa
aplikazioarekin.
Enkriptatu telefonoa edo memoria-txartela
eta saihestu ezezagunek informazio
garrantzitsua lortzea.
35
Berria Nokia Eseries-en