Egutegi sarrerak sortzea
Hautatu
Menua
>
Egutegia
.
Mota hauetako egutegi sarrerak sor ditzakezu:
• Bilera sarrerek data eta ordu jakina ezarrita duten
gertaerak gogorarazten dizkizute.
• Bilera eskaerak parte hartzaileei bidal diezaiekezun
gonbidapenak dira. Bilera eskaerak sortu ahal izan
baino lehen, gailuan sarrera ontzi bateragarri bat
konfiguratuta izan behar duzu.
• Memo sarrerak egun osoari lotuta daude, baina ez
egunaren ordu jakin bati.
• Urtemuga sarrerek urtebetetzeak eta data bereziak
gogorarazten dizkizute. Egun jakin bati lotuta
daude, baina ez egunaren ordu jakin bati. Urtemuga
sarrerak urtero errepikatzen dira.
• Egiteko sarrerek epe bat duten ataza bat
gogorarazten dizute, baina egunaren ordu jakin
bati lotuta ez dagoena.
Egutegi sarrera bat sortzeko, hautatu data bat,
Aukerak
>
Sarrera berria
, eta sarrera mota.
Bilera sarreren lehentasuna ezartzeko, hautatu
Aukerak
>
Lehentasuna
.
Sinkronizatzean sarrera nola kudeatu behar den
definitzeko, hautatu
Pribatua
sarrera ezkutatzeko
egutegia konektatuta daudenek ikusi ahal badute,
Publikoa
sarrera ikus dezaten, edo
Bat ere ez
sarrera
zure ordenagailuan kopiatu ez dadin.
Sarrera gailu bateragarri bati bidaltzeko, hautatu
Aukerak
>
Bidali
.
Bilera sarrera baten bilera eskaera burutzeko, hautatu
Aukerak
>
Gehitu partaideak
.