kargagailuaren
informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da.
Telefono honekin erabili beharreko bateria BL-4U da.
Baliteke Nokiak bateria modelo gehiago eskuragarri
izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo
bateriek emandako energiarekin erabili behar da:
AC-8. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan
daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak
ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U,
A, C, K edo UB.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke,
baina azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta
egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak
badira, bateria aldatu egin beharra dago. Erabili soilik
Nokiak onartutako bateriak eta kargatu bateria Nokiak
zure telefonorako diseinaturiko kargagailu
homologatuekin soilik.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria
luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua
konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin
beharko da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz
deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte
minutu batzuk igaro litezke.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti
telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.
Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez
bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez
utzi guztiz kargatutako bateriarik kargagailura
konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena
labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili
gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.
Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria
15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso
altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna
murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza
duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea.
Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero
azpiko tenperaturetan.
Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra
sor daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon bat,
klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal
positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen
baditu. (horiek banda metalikoen antza dute baterian).
Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez
gero hori gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik
gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua
hondatu egin litezke.
Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin
daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko
arauak bete behar dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota
etxeko gainerako hondakinekin batera.
176
Bateria
Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu,
deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak.
Isurketarik gertatuz gero, saihestu bateriaren likidoa
azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti
urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz
medikuarengana.
Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu
objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur
edo beste likidoren batean murgildu edo busti.
Bateriak lehertu egin daitezke hondatuta badaude.
Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako
bakarrik erabili. Bateriaren erabilera okerrak sute,
leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.
Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor
batera bereziki, eta kaltetu egin dela irudituko
balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera
erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta
dagoen kargagailu edo bateriarik. Zure bateria umeen
eskuetatik urrun mantendu.
Nokia bateria
autentikatzeko
jarraibideak
Erabil itzazu beti Nokia bateria originalak zure
segurtasunerako. Nokia konpainiaren jatorrizko
bateria bat erabiltzen ari zarela egiaztatzeko, erosi
bateria Nokia konpainiak baimendutako denda batean
eta egiaztatu jatorrizko holograma duela ondorengo
pausoak jarraituz: